XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.3. Ekintza-botoiak erabili

PowerPoint-ek, ohiko nabigazio-eragiketak burutzeko botoi-multzo bat eskaintzen du:

Botoi hauei aurrez definitutako ekintzak dagozkie, adibidez, lehenengo diapositibara joan, azkenengora, aurrekora, hurrengora, laguntza eskaini, soinu bat entzunarazi, film bat erakusten hasi...

Hauetatik, bostek bakarrik dute bere ekintza guztiz finkatuta: hasierara, aurrekora, hurrengora, lehenengora, azkenekora, eta bueltatu botoiak. Besteak, ekintza finkatzea eskatzen dute. Presentación, Configuración de la acción ...leihoa irekita.

Adibidean, azkeneko diapositiban lehenengo diapositibara eramango gaituen ekintza-botoi bat txertatuko dugu.

Horretarako, azken diapositiban kokatu, eta Presentación menuan Botones de acción aukeratu behar da; goian azaltzen diren botoiak agertuko direlarik.

Etxearen irudia daukana aukeratu, eta saguak gurutze-forma hartuko du.

Diapositibaren behealdean erakuslea kokatu, ezkerreko botoia sakatu eta arrastaka ekintza-botoiarentzat lekua finkatu.

Askatu, eta botoia finkatuta ikusiko da:

Aurkezpenaren garaian, botoi horretan saguarekin klik egitean, lehenengo diapositiban kokatuko gara.